Hirugarren Sektore Sozialeko Diagnostikoan oinarritutako ikerketa-lerro egonkorraz gain  – lau urtez behingo liburu zuriak, eta bi urtez behingo barometroak produktu nagusi gisa hartuta– gure ikerketa-jarduerak  historiari, pertzepzioari, pertsonei, barne-bizitzari, gobernuari, koherentziari, ekarpen sozialari, jarduerei, kudeaketari, erakundeen eta sareen egituraketari eta abarri buruzko arloak biltzen ditu.

Askotan, ikasketa hauek, formatu txiki eta ertainekoak, Liburu Zuriak, eta berrikiago Hirugarren Sektore Sozialeko sustapen-esperientziek biltzen dituzten orientabideek eta proposamenek motibatuta datoz.

Gako Metodologikoak

Gure ikerketek metodologia kuantitatiboak konbinatu ohitu dituzte dagoeneko gertatutako egoera edo gertaera bat deskribatzeko, betiere, diagnostikoetan sakontzeko eta esanahiak bilatzeko helburuarekin. Eta aztergai izatetik subjektu aktibo eta beren errealitatearen azterketaren eta eraldaketaren protagonista izatera pasatzen diren erakundeen eta sareen parte hartzean oinarritutako ikerketa sozialaren ikuspegiari erantzuten diote.

Hori dela eta, ikerketa elkarlanetik planteatzen dugu. Gure lana egin ahal izateko, ezinbestekoa da sektoreko sareekin eta erakundeekin lotura estua izatea, ikerketa-prozesuetan subjektu aktibo gisa hurbiltasunean eta aitorpenean oinarrituta. Sektorearekiko elkarlanean oinarritutako lan-ereduak, gainera, sinergiak aprobetxatzea, esperientziak optimizatzea, know how-a partekatzea eta abar ahalbidetzen du.

Ildo horretatik, diziplina arteko lanaren aldeko apustua ere egiten dugu, soziologiaren, politologiaren, hezkuntzaren eta gizarte-lanaren, psikologiaren, aholkularitza sozialaren, dokumentazioaren eta informazioaren kudeaketaren eta abarren arloko profesionalen laguntzarekin.

Azkenik, gure ikerketa-proiektuek izaera aplikatua dute, eta geroagoko jarduera motibatu nahi dute, esku-hartzearen berrikuntzara eta hobekuntzara, eta erakundeen kudeaketara bideratuta.

Martxan dauden Ikerketa Proiektuak

Feminizazioa eta berdintasuna Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean. Emakumeek parte hartzeko espazioak eta berdintasun-estrategiak erakundeetan

Informazio gehiago

Eredu mistoko esperientziak mapatzea: erantzukizun publikoko Gizarte Zerbitzuak hornitzeko lankidetza publiko-sozialerako esperientzien azterketa

Informazio gehiago

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak erronka sozialei emandako erantzunak

Informazio gehiago

Amaitutako Ikerketa Proiektuak

Proiektu horiek, batez ere, Hirugarren Sektore Sozialaren proiektu diagnostikoa egiten ez dugun urteetan garatzen dira.